Ikus-entzunezkoak: bideoa eta soinua

Deslaianek askotariko zerbitzuak eskeintzen dizkizu. Ikus-entzunezkoen ekoiztetxea gara bai, eta beraz bideo eta soinuari lotutako zerbitzuak eskaintzen ditugu, musikaren munduarekin lotutako produkzioetan espezialistak izanik. Halere, hortik haratago goaz, diseinu grafiko & ilustrazioarekin, musika konposizioa, konponketa eta edizioarekin eta aholkularitza musikala & musika interpretazio zerbitzuak eskainiz. Murgildu zaitez gure eskaintza zabalean.

Bideoklipak eta musika bideoak

Musikari profesionalentzat zein taldeentzat bideo musikalak edota bideoklipak sortzen ditugu. Egoera mota bakoitzaren neurrira planteatzen ditugu proiektuak. Sarrera frogetarako bideoak ere sortzen ditugu, baita errezitaldiak grabatu ere.

Zuzeneko emanaldiak

Zuzeneko emanaldiak bideoan grabatzen ditugu, formatu handiko nahiz txikiko proiektuetan. Gure espezialitatea alor honetan bideoa bada ere, soinua garabtzeaz ere arduratu gaitezke proiektuaren arabera.

Eskaintzen dizkizugun zerbitzuak

Gure espezialitatea dira ikus-entzunezkoak. Batez ere, musikaren industriarekin eta musikari profesional eta arlo akademikoarekin lotutako proiektuak. Deslaianen musikariaren perspektiba eta beharrizanak ulertu eta aintzatesten ditugu, proiektua neurrira egindako lana izan dadin. 

Zuzeneko emanaldiak zein bideoklip profesionalak grabatzen ditugu, formatu handi nahiz txikirako, bakarlarietatik hasi eta orkestra handietararte. Ikus ezazu gure portfolioa parte hartu dugun proiektuak arakatzeko.

Soinu grabazioak / sonorizazioak

Estudio propiorik ez daukagun arren, toki eta testuinguru ugaritan soinu grabaketak egiten ditugu. Bakarlari edo ganbera taldeetatik hasiz, jazz konboak, bigband-a eta orkestra sinfoniko bat ere grabatu genitzake. Sonorizazio txikiak egiteko ere aukera eman dezakegu.

a video camera on a tripod in a parking lota video camera on a tripod in a parking lot
Bestelako ikus-entzunezko ekoizpenak

Ekoizpen generalistagoak ere egiten ditugu. Zeuk esan. Bideo promozional bat, iragarki bat, portfolio bideo bat... Eta ez ahaztu soinua ere grabatzen eta ekoizten dugula: bideoetarako soinu grabaketa soluzioak, off-ahotsa, estereo grabaketak...

Beste zerbitzu batzuk

Hona hemen Deslaianek eskaintzen dituen beste zerbitzu mota batzuk.

Diseinu grafikoa +web

Diseinu grafikoko lanak ere egiten ditugu. Eskamak edo Itxas Soinua bezalako markentzako diseinuak, web-a, marka-irudia eta material grafikoa sortu ditugu, baita kartel lehiaketeta batzuetako sariak eskuratu ere (Lekeitio 2018, 19, 23 + Durango 2019).

white printer paper beside gray laptop computer
white printer paper beside gray laptop computer
Konposizioa, partituren edizioa, aholkularitza musikala

Musika konposizio lanak, arregloak, partituren edizioa eta aholkularitza musikala ere eskaintzen ditugu. Formatu handi zein txikietan lan egiten dugu, gehienbat musika moderno eta jazzaren alorrean, baina mundu klasikoa ere landuz.

Musikariak izanik, interpretazioa ere lantzen dugu. Tronboi klasikoa eta modernoa da gure espezialitatea, eta hainbat proiektu, grabaketa, kontzertu eta ekitalditan parte hartu dugu, esperientzia handia geureganatuz. Ikusi gaitzazu 2025-eko SSIFF-en!

Musika interpretazio zerbitzua