Gure ibilbidea

Deslaian formalki proiektu nahiko berria baldin bada ere, urte batzuetako esperientzia dauka musikaren eta ikus-entzunezkoen sektorean. Azken urte hauetan garrantzi handiko enpresa, erakunde eta profesionalekin jardun ahal izan dugu, hainbat mota, estilo eta tamainako proiektuak aurrera eramanez.

30+

10

Urtetako esperientzia

Bezerotik gora

Deslaian, Lekeition sortutako ikus-entzunezko ekoiztetxea da, egun musikaren arloan espezializatua dagoena. Proiektu honen fundatzailea, Mikel Gabiola Leniz, musikari profesionala izanik, ezin hobeto ulertzen ditu gure enpresak musikariek dituzten beharrizan bereziak, hauei parekorik ez duen zerbitzua eskaintzeko. Musika munduan aritzen bagara ere, ikus-entzunezkoetako beste hainbat arlo ere lantzen ditugu, baita diseinu grafikoarekin, musika edizioarekin, aholkularitzarekin eta kosposizioarekin lotura dutenak ere.

Guri buruz

Deslaian 2017©

Egindako proiektuak

Ezagutu ezazu aurrera eraman ditugun proiektuetako batzuk

Maciej Pikulski - Piano Works

Maciej Pikulski piano kontzrtistaren bideo grabazioak

Nagusilan Kontzertu Solidarioa

2023-ko Martxoan Nagusilan Erakundeak Kursaal aretoan emandako kontzertuaren grabazioa

EIO2025 + Euskadiko Orkestra

EIO (Euskadiko Ikasleen Orkestra) eta Euskadiko Orkestrak 2025-eko denboraldian aurrera emandako proiektuaren estaldura.

Pierre Emmanuel De Maistre

Pierre Emmanuel De Maistre bakarlariaren bideo grabazioak

Beste proiektu batzuk

Hona hemen Deslaianek aurrera eraman dituen beste proiektuetak batzuk

KINKFOLK LIVE AT JAZZALDIA

McOnak - EZ EMAN HAUTATZEKO

La Topadora - MUXU

2023an Kinkfolk Jazz-Funk taldeak Donostiako jazzaldian eskeinitako kontzertua. Bideoa: Deslaian. Soinua: Gorka Urra.

McOnak taldeak Sorotan Beleko Gorka Sarriegirekin elkarlanean egindako abestiaren bideoklipa. Bideoa: Deslaian. Soinua: Haritz Harreguy Studio.

La Topadora taldeari enkarguz sortutako bideoklipa. Bideoa eta rotoskopiazko animazioa uztartuz. Bideoa: Deslaian.